Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Egiari zor

Egiari zor

Izenburua: Egiari zor
Idazlea: Iulen Madariaga
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

“Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen”.

Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor.

ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko “zerbait egin behar zen” leloak pizturik eraman du bizitza.

Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko.

Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz.

“Ez dezagun ahantz”.

1 comment

  • Senpere 4.1
    Senpere 4.1 Osteguna, 11 Iraila 2014 06:54 Iruzkin lotura

    “Deus egin gabe egoten ahal ez den haitekoa banaiz“ : honela Madariaga-ko Iulen-ek bere burua definitzen du. Eta erabakitako helburuari lotu zitzaion. Madariaga-k eta lagunek hondatzear zegoen populu zahar baten alde heien energia eta indar guziak emaitea aukeratu zuten. Eta liburu honetan Madariaga-ren kontua ezagut dezakegu. Garai hori (XX. mendeko bigarren partea) eta sortutako erakundearen garapena argitzen ditu begirada zorrotz eta sarkorraz. Azalpen interesgarriak emaiten dizkigu. Baina talde baten kontua delarik, kide bakar baten boza edo egia, egia osoa ote dago?
    Madariaga-k zailtasun hori aipatzen du aitortzen duelarik: “Hotz eta alderdikeriarik gabe agertuko naiz ahal den neurrian.“ Eta , nire iduriko, ildo honi lotu zaio. Voltaire, XVIII. mendeko frantses idazleak gai honetaz zion: “Egia erabat onduta bildu behar den fruitua dago“. Madariaga-ko Iulen-ek bere lekukotasuna berant emaitea erabaki du, bere pentsaketak ondu ondoren. Egia osoa ez badago, nire ustez, ez da urrun. Guztiz gomendagarria den liburua da hori.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago