Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Txanton Garrote

Txanton Garrote

Izenburua: Txanton Garrote

Idazlea: Iñigo Aranbarri

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2016

Jaioterriko bi gertaera hartu ditu Iñigo Aranbarrik saio honen abiapuntutzat: Peñaflorida kondearen El borracho burlado operaren estreinaldia eta 1766ko apirileko matxinada. Gure historiako bi koska, interes desberdinak tarteko, elkarrengandik bereizita eman zaizkigunak, eman zaizkigunean. Baina ez bien arteko loturarik ez dagoelako. Garai bera, gizarte bera, jende bera baita agertokian barregarri erakutsi eta urtebete pasatxora gosearen beldur eta bidegabekeriaz nazkatuta Azkoitiko eta Azpeitiko kaleetara ateratzen dena. Aurten dira 250 urte.

Orain arte isil-gordean egon den agiri asko aurkituko du irakurleak hemen. Kondearen operako protagonista den Txanton Garrote agertotik jaitsi eta egilearen solaskide bihurtuta, klasismoak gure teatroan zer bide hartu duen erakutsiko zaio orriotan barrena dabilenari. Begien bistan izan dituen kasualitateekin harrituko da. Dokumentazio historikoa dago baina ez da historia saiakera. Peñafloridaren obra aztertzen da baina ez da entsegu literarioa. Liburuari hitzaurrea egin dion Jose Luis Otamendik dioen bezala, akademizismotik urrun, «ezohiko artefaktu literarioa» da Aranbarrirena, «doia, neurtua eta suharbera».

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago