Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Larremotzetik

Larremotzetik

Izenburua: Larremotzetik

Idazlea: Hasier Larretxea

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2014

Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. “Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakaden oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen”.

Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera. Eta literatura hartu zuen sendagai: “Landa ingurunean, salbu mantendu ninduen bular-oskola zen literatura”.

Giro hari lotua dago, ordea, betiko; harako Prometeo hura bezala, Baztango mendi eder haiei katez lotua. Zilbor-hestea moztu behar zuen. Oroimenaren mamuak astindu idazketarekin. Larremotzetik larre zabaletara jauzi egin.

Sentsibilitate mindu baten autobiografia da emaitza. “Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz”.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Osteguna, 24 Iraila 2015 21:54 Iruzkin lotura

    Liburu sailkaezina Hasier Larretxearen narratibako lehen liburu hau. Istorio, pentsamendu eta iruzkin labur asko jasotzen ditu eta denetatik dago: politak eta hunkigarriak, eta ulertezinak eta aspergarriak. Istorioak autobiografikoak dira eta hori ez da oso normala euskal literaturan, hots, idazlea biluztea irakurleen aurrean. Dena den, bakarrik gomendatzen diet idazle berrien liburuak gustuko dutenei. Ea narratibako bigarrena nolakoa den!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago