Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Beti oporretan

Beti oporretan

Izenburua: Beti oporretan

Idazlea: Harkaitz Cano

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2015

Harkaitz Canoren 14 ipuinek osatzen dute "Beti oporretan". Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea.

 

Itsasoa, erreka, igerilekua, hondartza, irla... nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Zoriontsuak izan ginen lekuetara ez itzultzea gomendatzen dute zuhurrenek. Nola eutsi tentazioari, ordea, noizbait paradisu txikiren bat ezagutu baldin badugu?

4 iruzkin

  • Irun 67.1
    Irun 67.1 Asteartea, 12 Apirila 2016 14:02 Iruzkin lotura

    Besterik gabe. Oso ahula. Irakurri erraz egiten da baina ez du ekarpenik egiten. Bukaerak fortzatuak edota osatu gabe.

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Igandea, 13 Martxoa 2016 15:51 Iruzkin lotura

    Aspergarria iruditu zait Harkaitz Canoren azken liburua. Asko kostatu zait amaitzea, liburua berriro hartzeko gogorik gabe geratu nintzelako. Ez dut ipuinik salbatuko, ez baitut batere gozatu horiek irakurtzen eta ez dut bat ere gogoratuko denbora pixka bat pasatuta.
    Egia da inoiz ez naizela oso ipuinzalea izan, istorio luzeak gehiago gustatzen zaizkidalako, baina ez da hori liburua gustatu ez izanaren arrazoia, baizik eta ipuinen kalitate eskasa.
    Beraz, ezin dut gomendatu ipuin liburu hau.
    Ea Harkaitz Canoren hurrengo liburua hobea den!

  • Eibar 101.1
    Eibar 101.1 Larunbata, 05 Martxoa 2016 10:49 Iruzkin lotura

    Ziur aski Harkaitz Canoren liburu txarrena, eta agian Harkaitz Canok berak idatzia ez balitz ez zena argitaratuko.
    Ipuin pare baten ideia besterik ez nuke salbatuko. Niretzat ipuinek bukaera on bat izan behar dute, eta etsigarria zen ipuina irakurtzen joatea aldez aurretik jakinda ez zuela amaiera duin bat edukiko. Idazlearen alperkeria edo inspirazio falta?

  • Julen
    Julen Ostirala, 22 Urtarrila 2016 13:15 Iruzkin lotura

    Egia esan ipuin liburuen zalea ez naiz, hala Canoren liburu hau irakurtzeko gogoa baneukan, kritika nahiko onak izan dituelako.

    Ipuin ia guztietan haserako pasarteak oso ondo idatzita daude, aurrera jarritzeko gogoa ematen dizu, baina bukaerak ez daukate indarrik.

    Ipuinetan, bertsoetan eta laburmetraietan bezala, garrantzitsuena bukaera dela iruditzen zait. Oraingo honetan bukaera gehientsuenak ez didate zirrararik eragiten.

    Modu berezian idatzitako ipuina (hegazkinekoa, punturik ez daukana) nekagarria egin zait, ez dut irakurketa osoa bukatu.

    Beraz irakurri daiteke liburua, gehiegi espero gabe ordea. Oporretan irakurtzen dituzuen liburuak bezala.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago