Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Black is beltza

Black is beltza

Izenburua: Black is beltza

Egileak: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Jorge Alderete

Argitaletxea: Bang-Talka

Urtea: 2014

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.Gertaera historiko horretatik abiatzen da BLACK IS BELTZA, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.

1 comment

  • Bilbo 54.7
    Bilbo 54.7 Astelehena, 19 Urtarrila 2015 09:41 Iruzkin lotura

    Mugimendu askotako komikia ondu dute Fermin Muguruzak eta Harkaitz Canok. Generoak eskertu eta onartzen duen eran, erreferentzia askoko komikia da, musika beltzarenak gehienak. Azkar irakurtzen da, azkar doa istorioa, azkar eta batzuetan erdi galduta ere ibili naiz, baina, tira, azkenean guztiak du zentzua. Eta, ahal baduzue, erakusketa ikusi, Bilbon, Alondegian.
    Euskaraz komikien gorakada izaten ari da, Xabiroi, Astiberriren itzulpenak, eta abar. Beste urrats bat, liburu mardul honekin. Eta Harkaitz Canok esaten duen bezala, Euskal Herria ea komiki-herri bihurtzen dugun.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago