Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Gidariaren okerra

Gidariaren okerra

Izenburua: Gidariaren okerra

Idazlea: Gotzon Barandiaran

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2015

Bahiketa baten istorioa da hau, burua galtzeko zorian dagoen taxista batek antolatua, konplize dituela bere iloba lehenik eta diru premiaz dabilen argazkilari bat gero. Bilbora datorren ikerlaria atzeman, balio bereziko informazio medikoa erauzi eta akabo.

Kasu arraro guztietan bezala, ordea, korapilatu egiten dira interes desberdinak, plan zehatza, gertakari aldrebesak, oroitzapen zalantzazkoak, lortzeko zailak diren helburuak eta ametsak.

Zer gertatu zen benetan? Argazkilaria ez dago seguru. Saiatzen da memorian dauzkanak kontakizun koherente batera ekartzen, baina bahiketako kideen amarruek eta sekretuek nahasgarri bihurtzen dituzte egiak eta gezurrak, errealitatea eta irudipenak. Zein rol ote zeukan berak jokaldi hartan? Horixe da argitu nahi lukeena, endredo hura azaltzen asmatzeko agian nahikoa datu ez duen arren.

Eta denok badakigu: beti dago aitzakiaren bat egia osoa ez esateko.

2 iruzkin

  • andikona37
    andikona37 Asteartea, 23 Abuztua 2016 06:22 Iruzkin lotura

    jode, ba niri guztiz kontrakoa gertatu zait. Oporretan irakurri dut eta laburra bai baina sakona, trepidantea eta oso ondo idatzia iruditu zait eta batez ere ausarta iruditu zait, oso ausarta. Pello Lizarralderen " Elur bustia" ere irakurri dut eta bi liburu hauek dira aspaldian irakurri ditudan ausartenak, Ixiar Rozasen " Beltzuria" eta Koldo Izagirreren " Lorea Gernika"rekin batera. Uste dut Gotzoni berari entzun niola esplikatzen liburuaren egitura eta tramarekin gaur egun bizi dugun farsa handi hau irudikatu nahi zuela eta nire ustez bete betean asmatu du. Ni oso identifikatuta gelditu naiz pertsonaia batzuekin eta beraien gogoeta batzuk oraindik ere gogoratzen ditut, zer pentsatu asko eman didatelako. Sinesgarria? Baina ez al gara literaturaz ari? Barkatu Bilbo 54.3 baina zure iruzkina oso oso atzerakoia iruditu zait. Uste dut Beñat Sarasolak esan zuela eta ados nago: euskal literatura kontserbadorea da, ez da batere ausarta, oso eroso dago dagoen bezala eta ez du arriskurik hartzen. Eta horrek irakurleok ere biltzen gaitu. Enrique Vila-Matasen Dublinesca liburuko pasarte honekin ilustratuko dut: " Sueña con un día en el que la caída del hechizo del best seller de paso a la reaparición del lector con talento y se replanteen los términos del contrato moral entre autor y público". Uste dut zurea bezalako iruzkinekin literatura itotzen eta merkatuaren esklabu bihurtzen ari garela.

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Larunbata, 11 Ekaina 2016 09:54 Iruzkin lotura

    Gotzon Barandiaranek bere narratibazko bigarren liburua ekarri digu eta lehenengoan gertatu zen moduan, huts egin du. Bahiketa baten prestaketa da argumentua eta ez da batere sinesgarria izan, ez bahiketaren xedea, ez partaideak.
    Liburua elkarrizketez beteta dago eta horri esker erraza da irakurtzeko, baina nekagarria ere bada hainbeste solasaldi eta hain kontakizun gutxi egotea. Batzuetan antzerki-liburu bat ematen zuen eleberria den liburu honek.
    Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau, ea hurrengoa!!!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago