Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Linbotarrak

Linbotarrak

Izenburua: Linbotarrak

Idazlea: Asier Serrano

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2016

Xabier Lete III. Poesia Saria

«Aldi honetako bataz besteko maila hein bat apalagoa bada ere, izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat.
Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.»

(Epaimahaiaren aktatik)

 

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago