Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Koldar hutsa zara

Koldar hutsa zara

Izenburua: Koldar hutsa zara

Idazlea: Aritz Gorrotxategi

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2015

Peruk ez du artaldearen barruan bizi nahi. Ez du indarrean dauden ideia eta lege zaharren jarraitzaile izan nahi, ez da ezeren apostolu izateko jaio. Gauzak kolokan jartzea atsegin du. Krapulan elkartzen da bere belaunaldiko kide batzuekin. Harrikaden, manifen eta lazo urdinen garaia da, eskuinkume faxistena eta pantxoatapeiotarrena. Nirekin edo nire aurka. Peruk, ordea, bere bidea aurkitu nahi du ortodoxiatik, mito zaharkituetatik eta ergelkeriatik kanpo. Idazle izan nahi du. Nietzsche du bidelagun, baina arrunkeriatik ateratzea eta bide propioa egitea ez da inoiz erraza izan.

Bitxiki, Peruren aitonak naziengandik ihes egin zuen judutar bati lagundu zion. Batzuetan, oso mehea da heroiaren eta koldarraren artean dagoen marra. Gainera, Peru haragikoia da, fetitxista, zirikatzailea, apur bat houellebecquiarra...

Koldar hutsa zara istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena. Fanatismoaren eta koldarkeriaren artean ahaztutako garai bat. Gure kontraesan eta mixeria txikien kronika. Zaharrak berri.

2 iruzkin

  • Julen Azpeitia
    Julen Azpeitia Osteguna, 06 Abuztua 2015 10:44 Iruzkin lotura

    “Arazoaren parte ez bazara, ezta konponbidearena ere, orduan paisaiaren parte zara.”
    Nazien garaian, torturatutako zenbaitzuk, euren taldekoak salatzera heldu ziren. Guk, egoera berean, berdina egingo genuke? Ala…nahiago hila? Galdetzea erantzutea baino errezagoa da.
    Beste eskala batera pasa gaitezen: EHko gatazkan, parte hartze hutsak norberaren bizia (edo gutxienez norberaren etorkizuna) arriskuan jartzen zuenean (aukera batean nahiz bestean), zenbaitzuek paisaia izatea aukeratu zuten. Ez al zen hau gertatu 90.eko hamarkadan abertzaletasun moderatuan kokatzen zen kaleko jende dexenterekin? Eta hau aztertzeko ba al da besteak baino etikoagoa den ikuspunturik?
    Eta azken eskala batetara pasa gaitezen: Egun, Globalizazio garaietan, zein izan behar da gizabanakoaren eta bereziki idazle baten papera? Ikusle hutsa? Paisaia, alegia?
    Eta, funtsean, galdera hauek guztiak galdera bakarra balira?
    Hauek dira Aritz Gorrotxategiren Koldar hutsa zara nobelan aurki ditzakegun eztabaidagaietako batzuk, eta idazleak hauexek ideologiekin baino gizakiaren izaerarekin lotu dituenez, nire iritziz, konpromezu/ihesbide forma desberdinei buruz egindako hausnarketa zabal baten aurrean gaudela esan daiteke. Zorionez, ez dut apologia helbururik somatu; aitzitik, esango nuke badela erantzunik ez duen galdera ezkutu bat:
    Herri honetako paisaiak, hitzik behar al du?

  • Lander Urkiola
    Lander Urkiola Ostirala, 19 Ekaina 2015 08:45 Iruzkin lotura

    Zerbait irakurria nion Gorrotxategiri baina aurrez idatzitakoaren ezberdina da hau. Nobela freskoa da, kontu asko darabiltzana. Berehala katiatzen zaitu, hasi eta buka horietakoa. Pertsonaiek indarra dute eta mahai gainean gai deserosoak jartzen ditu: identitatea, memoria, hezkuntza, familia, ilusioen zapuztea, koldarkeria... Memoria ariketa interesgarria ere bada eta gure historia hurbilean ahaztuta geratu diren zenbait kontu berritzen ditu. Gainera, gurean apenas idatzi da garai horretaz (90. hamarkadaren erdialdea, pre-Lizarra-Garazi). Eta badu Houellebecq ukitu zirikatzaile bat... Gure kontraesanak agerian uzten dituen nobela, irribarrea ezpainetan irakurtzen dena baina zer pentsatua ematen duen horietakoa. Hausnarketarako oso aproposa. Ausarta.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago