Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Bidean ikasia

Bidean ikasia

Izenburua: Bidean ikasia

Idazlea: Arantxa Urretabizkaia

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2016

Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko ohitura. Inor gutxi dago horretarako prestatua. Iraintzaileak ere ez du seguru asko ohitura hori, baina ekintzek frogatzen dute hobekiago egokitzen dela iraintzailea egoera berrira, berak sortua delako egoera hori, berak aukeratu duelako ekintza.

Iraintzen duenak uste du, iraindua mintzeko ahalmenaz gain, iraindua umiltzeko boterea ere baduela. Kalean, zuk ezagutzen ez duzun gizon gazte batek puta esaten badizu, ez da atsegina, noski. Baina irain berak zure semearen edo bikotekidearen ahotan eragin desberdina luke. Semearenak umilduko zintuzke, kaleko gaztearenak, agian ez. Lastima ere senti dezakezu iraintzailearekiko.

[…] Irainaren ezpatak bi aho ditu, eta bigarrenak iraingilea zauritzen du.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Azteazkena, 01 Martxoa 2017 19:29 Iruzkin lotura

    Oso liburu hunkigarria eta gogorra Arantxa Urretabizkaiaren azkena. Hondarribiako Alardean parte hartzeko hango emakume batzuen borroka du ardatz liburuak eta izugarria da bertan kontatzen diguna. Herri horretatik oso urrun bizi garenontzat ulertezina zena are ulertezinagoa bihurtu da liburua irakurri eta gero. Banekien egoera gogorra zela emakume horientzat eta euren familientzat, baina inoiz ez nuen pentsatu apartheid antzekoa izango zela.
    Arantxak bere bizipen propioak eta beste pertsona batzuenak kontatzen dizkigu oso era bikainean eta ezin izan dut liburua utzi dena irentsi arte. Hala ere, ez dut batere gozatu irakurketarekin, irakurtzen ari nintzena izugarri krudela zelako.
    Beraz, guztiz gomendagarria da liburu hau, Euskal Herriko bazter batean gertatzen jarraitzen duenaz jabetzeko.
    Zorionak Arantxa liburuagatik eta zure ausardiagatik!!!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago