Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Txarapekoak

Txarapekoak

Izenburua: Txarapekoak

Idazlea: Antton Kazabon

Argitaletxea: Autoedizioa

Urtea: 2016

Gaiak sinpleak dira, hurbilekoak, askotan lagunartekoak, bertsolaritza hein handian den eran. Hurbiltasun horrek, maiz asko, interesgarriago egiten du bertsoa; zuzenean aritzea bezala da, abstrakziorik gabe, nahiz eta Anttonek baduen abstrakziorako gaitasuna. Gaia “txikia” denean (herriko pertsona xume bati bertsoa jostea), meritua handiagoa da, zukua atera egin behar zaiolako. Gaia “handia” denean, zukua dariola dago gaia, bildu besterik ez da egin behar. Gainera, sarri askotan, gaiak estaltzen du eraikuntza.
Esan bezala, Anttonek lehenengo bidea hautatu du, eta eskertzen da hurbiltasun horren freskotasuna. Eskailerapeko arnoa bezala ondutako edo ganbarako belarretan umoturiko udarearen antzeko usaina eta zaporea dituzte Antton Kazabonek “Txarapekoak” izeneko sortan batu dituen bertsoek.

1 comment

  • Donostia 47.3
    Donostia 47.3 Astelehena, 22 Abuztua 2016 07:14 Iruzkin lotura

    Liburu honek hiru eratako testuak ditu: bertsoak, Xabier Leteri eskainitako poema bat, eta prosa. Bertsoak, bertso jarriak dira guztiak. Eta prosa alorrekoak dira bukaerako hiru ipuinak eta Xabier Leteri egindako hilosteko omenaldiari buruzko kontaketa ere.

    Bukaeratik hasiko naiz. Aipatutako kontaketan 2011n egindako kantaldi / omenaldi baten berri ematen digu. Kontaketa honetan harritu nauena, apur bat behintzat, Kazabonen salaketa bat da. Idazlearen ustez Letek hil ondoren jaso du herkideen esker ona eta estimazioa, bizi zenean baino gehiago. Koldobika Jauregi eskultoreak maiz esan duena berritu du Kazabonek, euskal jendea esker txarrekoa dela hemengo artistekiko, nahiz eta lan bikain askoak egiten dituzten era bateko eta bestelako artistek.

    Kopuru aldetik zatirik txikiena osatzen dute, halere, poema eta prosak. Hiru ipuinak. Aurrenekoa lanerako bizi den gizon ezkondu bati buruzkoa. Bigarren ipuineko gizonak ere badu bere koska: futbolari bihurtu ahi du semea, nahiz eta hau marrazkilari ezin trebeagoa izan. Hirugarren ipuinean Garbiñe neska-puskak hiru nobio dauzka batera, eta hirurok onartzen dute, laurok, egoera.

    Baina esan bezala, orain artekoak toki gutxi du liburu honetan. Beste guztia bertsoa da, bertso jarria, Kazabonek hurbileko jendeari jarria, edo sariketaren baterako edo besterako atondutako bertso-sorta. Gai aldetik, bat baino gehiago bada: hildako lagunei jarritako bertsoak, haurtzaroko ikastolako lagunei jarritakoak, partidu politikoei, Euskadi Irratiari edo Ereintza elkarteari, edo Oiartzungo Udalari, edo Neskatxa gazte bati, edo Mari Karmen Mitxelena andereñoari (ORIXE ikastolako sortzaileetako bati), Olentzerori, Ogiari, Nafarroari, Matxismoari, Oheari...

    Egia esan, nahiko liburu praktikoa iruditzen zait. Norbait hiltzen zaizula, espero ezetz, eta bertsoa paratu behar duzula eskelarako, edo norbait ezkontzen eta bertsoa eskatu dizutela, edo bertso bidez ezagun edo ezezagun bat omendu nahi duzula, liburu honetan baduzu nondik tira; alegia, ez hitzez hitz kopiatzeko, agian horretarako ere bai egileari baimena eskatuz gero... Baina ideiak hartzeko bertsoa osatze aldera, bat baino gehiago bai. Adibidez hauxe zortziko txikian: "Hogeita bost urtean biok elkarrekin / maitasun jolasari ekin eta ekin / noizbait bizitu arren zenbait une ozpin / denak gozatzen dira maitasunarekin/.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago