Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Zu

Zu

Izenburua: Zu

Idazlea: Anjel Lertxundi

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2015

2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da 'Zu', eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da, zorigaiztoko diagnostikoa eskutan –nola klasikoengan 'urrezko abartxoa' itzalen mundurako pasaporte–, bizitza berrira, xumera, zenbatez zinezkoagora, premiak behartuta, intentsoago, tristeago, abailduagora. Bizitzaren dimentsio ezezagun eta berria.

Itzal eta bidelagun ugari aurkituko ditu narratzaileak erresuma berriko galerietan barrena, hala nola, Thomas Mann-en magikoan, Albert Camus-en Izurritean edo Susan Sontag-en liburuetan. Haien protagonistak ere sufrimenduaren biktima izan ziren, eta berriz, erresuma bereko itzalen artean, gaixoen artean, bizi dira. Denen artean eraikiko duten unibertso literarioak dimentsio berria hartzen du, eta hango onkologo, doktore eta erizainak Xabier Letek ere maiz igo behar izan zuen 'Enemendi'ko protagonistak bihurtzen dira, nobela liluratu baten protagonistak. Betiere andrearen poz, ilusio eta malkoen atenzuan.

Baina ez al dago ba salmoetan idatzita Jainkoak guremalko guxtiak gordeko dituela? Jakin dakigunean gureak ez direla egogo haien artean, literatura izango dugu kontsolamendu. Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundiren hau, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa.

 

 

 

 

 

4 iruzkin

  • Zalla 63.1
    Zalla 63.1 Ostirala, 27 Urtarrila 2017 08:51 Iruzkin lotura

    Ohi duenez, trebe, aratz, aberats, ari zaigu. Hiru narratzaile ezberdin erabilita eta batengandik bestearengana etengabe salto eginez, "Zu"ren gaixotasunak bikotearen bizitzari nola eragiten, erasotzen dion deskribatzen digu, maisutasunez. Azkar eta gustora irakurri dut, eta asebete nauela esango nuke. Agian, amaiera aldera, tentsio apur bat galtzen du.

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Osteguna, 19 Maiatza 2016 15:17 Iruzkin lotura

    Pankreako minbizia diagnostikatu diote egilearen, Anjel Lertxundiren, emazte den Zu-ri. Zirkunstantzia larrigarri honek oina ematen dio liburu bat idazteko egileari.
    Kronika bat dirudi eta aurrera eginez, egilea esleitzen ari den erreferentzia kantitate handia ikusiz, ia-ia saiakera bezala katalogatzera ausartuko nintzateke.
    Tituluak, Zu, egileak bere emaztea izendatzen duen bezala, hartaz zuzenean tratatuko lukeela uste izatera eraman ninduen. Baina bi alderditatik kontatuta dagoen kinka honek, egilea den Zu-ren senarrarenetik, eta hirugarren pertsona orojakintsu baten aldetik, zeinek senarraz emazteaz baino gehiago dakien, eraman nau 'Gu' edo beharbada 'Dugu' –egoera lotesle bezala kontaketan aipatuak biak– izenburuak hobe egongo liratekeela pentsatzera.
    Sufritzen duen pertsonari, etsipen indarraren eraginak edo beharbada baldintzapenaren estutuak, sufrimendu erreferente guztiek hura bera aipatzen dutela ikustea eragiten dio. Horregatik aurkitzen ditu Lertxundik hainbeste aipamen, begiratzen dugun tokitik begira dezagun, hatzera eraztun bezala datozkionak.
    Heriotzaren hurbiltasunak bizitzan zehar egiten diren dibagazioak hurbiltzen ditu. Erlijioa oso aurrean dago. Halako egoera puntual batzuetan, dena ez emate zirrarak "atzera-martxa" bat behar izango luke.
    Zu minbiziaren kontra lehiatzen da. Ez da abiadura-lasterketa bat, iraupen-lehiaketa bat baizik. Zu pixkanaka doa, hurrengoetaranzko bulkada ematen dioten helburu hurbilak gaindituz. Bidean pasabide estuak, zuloak eta aldapa handiak aurkitzen ditu. Ertzera, bere senarrak ez du etsi adoreak hari ematean. Eta irakurleari, distantziatik, ez zaio gelditzen bien ahalegina txalotzea besterik.
    Azken kapituluan egileak jakinaren gainean jartzen gaitu: Ez da amaia. Eta guk ere badakigu.

  • Portugalete 62.1
    Portugalete 62.1 Asteartea, 22 Martxoa 2016 08:19 Iruzkin lotura

    Zerrendan atera ez delako, baina nire ustez 2015eko liburua. Ez da erraza liburu honen dohaiak laburbiltzea: gaia tratatzeko finezia, sakontasuna eta sentimendua biak nahasiz eta orekatuz; idazteko era gozo, sakon eta sinplea aldi berean; eta, tartean, han-hemen sakabanatuta geratzen diren idazleen aipu eta pasarte egoki eta zoragarriak.
    Hori bai, nire ustez astiro-astiro, poliki-poliki irakurri beharreko liburua da, janaririk gozoenak bezala, dena batera irentsita enpatxua sor baitezake.

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Larunbata, 23 Urtarrila 2016 21:50 Iruzkin lotura

    Oso liburu hunkigarria ekarri digu Anjel Lertxundik. Nahiz eta Zu izenarekin mozorrotu, minbizia duen pertsonaia Lertxundi beraren emaztea da. Beraz, nabarmendu behar da bere emaztearen gaixotasunari buruz idazteko egin duen ahalegin eskerga.
    Hala ere, baztuetan liburua pixka bat astun egin zait, beharbada gai berezi horrengatik.
    Bestalde, idazketa jasoa eta gozoa izan da, beti bezala, euskararen aldetik gutxik baitute Lertxundik duen maisutasuna.
    Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau, baina literatura hausnartzeko nahi dutenentzat bakarrik. Ondo pasatzeko edo euren arazoak ezkutatzeko irakurtzen dutenek beste liburu bat bilatu beharko dute.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago