Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Freeport

Freeport

Izenburua: Freeport

Idazlea: Ander Odriozola

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa. Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Astelehena, 06 Martxoa 2017 12:21 Iruzkin lotura

    Ander Odriozola agertu berri da euskal literaturan eta liburu interesgarri bat ekarri digu.
    Thriller bat da liburua eta azkar irakurtzen da, elkarrizketa baita erabiltzen duen teknika nagusia. Interesa mantentzea lortu du irakurketa osoan. Nahiz eta amaiera ustekabe osoa ez izan, generoak eskatzen dituen arauak ondo bete ditu.
    Goiz da aurreikusteko nolako ibilbidea izango duen Anderrek gure literaturan, baina liburua hau, behintzat, oso gomendagarria da.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago