Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Mamuak

Mamuak

Izenburua: Mamuak

Idazlea: Ana Urkiza

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2014

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.

Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Asteartea, 31 Martxoa 2015 21:12 Iruzkin lotura

    Ana Urkiza beste ipuin liburu batekin itzuli zaigu eta nahiz eta liburu txarra ez izan, ezinezkoa baita hori liburua Urkizarena denean, ez da, inola ere, bere libururik onena.
    Hamaihiru ipuinak, iraganeko mamuei buruzkoak denak, oso maila berdinekoak dira, eta ez dut aurkitu gogoratzea merezi duenik. Izan ere, ipuin liburu askotan badago oso zapore ona uzten duen ipuinen bat, baina kasu honetan ez zait hori gertatu. Hala ere, ipuin bat aipatzekotan, azkenaurreko ipuina, "Eskaileretan" izenburukoa, aipatuko nuke, baina bere maila pixka bat altuagoa delako bakarrik.
    Beraz, ezin dut gomendatu liburua hau. Ea hurrengoa!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago