Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

X hil da

X hil da

Izenburua: X hil da

Idazlea: Alaine Agirre

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa, asperdura, traizioa… bakoitza desberdina baina denak izugarriak bakarrik geratzen den maitalearentzat.

Herio eta galbide bakoitzaren atze-aurre guztiak xeheki aztertzen ditu nobela honetako protagonista eta narratzaileak, intentsitate harrigarria lortzen duten pasarteetan, ikara berberak behin eta berriz exorzizatuz, obsesio baten bulkada eutsiezinaz.

Idazle iaio baten sena erakusten du Alaine Agirrek bere bigarren eleberri honetan, kontakizunaren erritmoa eta hizkuntzaren edertasuna trebezia handiz uztartzen baititu gai beraren inguruko bariazio hauek lantzean.

2 iruzkin

  • Eibar 101.1
    Eibar 101.1 Osteguna, 02 Ekaina 2016 13:54 Iruzkin lotura

    Oso orijinala eta apurtzailea iruditu zait. Agian beste idazleren batean oinarritu da ideia, baina liburu arras desberdina da (Amelie Nothom?) txokatzen zaituena. Bikote maitasuna idealizazio trapizoidal batetik begiratuta. Berehala irakurtzen da

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Igandea, 27 Martxoa 2016 09:28 Iruzkin lotura

    Bere bigarren liburua argitaratu du Alaine Agirrek eta ez du sendotu berari buruz neukan iritzia. Izan ere, bere lehenengo liburua oso ona iruditu bazitzaidan, bigarren honi aspergarria eta eskasa deritzot.
    Argumentua ez da batere erakargarria izan eta, ondorioz, ez dut gozatu irakurtzen. Eskerrak laburra den liburua, bestela pertsonaiak bezainbeste sufrituko nuen nik.
    Hirugarren liburuaren zain geratzen naiz Alaineri buruzko iritzi sendoagoa izateko.
    Beraz, ez dut gomendatuko liburu hau.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago