Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Nomada

Nomada

Izenburua: Nomada

Idazlea: Aitziber Etxeberria

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2016

Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian.

Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra.

1 comment

  • Eibar 101.1
    Eibar 101.1 Asteartea, 02 Maiatza 2017 13:57 Iruzkin lotura

    Argumentu nobedosoa eta erakargarria eskaintzen digu idazleak, behingoagatik Euskal Herritik urruti kokatutako leku urrun batean. Oso erraz eta azkar irakurtzen da istorioa da, eta ofizioa erakusten du. Halere, elkarrizketa arinei malizia falta zaie. Itxuraz misteriotsu eta gogorrak dirudizten protagonistak piskanaka gurina bezala bigun eta sentibera bihurtzen dira.
    Bikain bat eman nahi nion, baina istorioan nola edo hala Euskal Herria eta Guda Zibila sartu beharrak nota jaisten dio; ez zen beharrezkoa. Euskal literatura Guda Zibila, frankismoa edo terrorismoa landu gabe ezin al da bizi ala?

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago