Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Jon Arretxe, idazle kamaleoia

Basaurin jaioa, azken hamahiru urteetan Sakanan bizi da Jon Arretxe. (Argazkia: Lander Garro). Basaurin jaioa, azken hamahiru urteetan Sakanan bizi da Jon Arretxe. (Argazkia: Lander Garro).

Lander Garro


Euskal literaturaren herrena edo zulo beltza da generoko literatura. Argi eta garbi esan daiteke euskal idazleek askogatik hobesten dutela literatura errealista, modu batean dramatikoa, beste inolako adjektiborik onartzen ez duena. Ez umorezkoa, ez poliziakoa, ez fantastikoa, ez zientzia fikziozkoa: euskal idazleek ez dute generoak sor litzakeen zamarik edo, okerragoa dena, estigmarik nahi. Joera horretatik aparte, kasik ardi beltzaren pare dabil Jon Arretxe basauriarra. Hasi, bidaia-literaturarekin hasi, eta bada urte mordoxka genero beltzari emana bizi dela. 111 Akademiak harekin hitzordua egin du, literaturaren belztasunaz eta belztasunez jarduteko mintzakide hobeagorik irudikatzea, arras zaila delako.

Haurra besoetan daukala egin digu harrera Jon Arretxek, Arbizuko Karrika tabernan, eta elkar betitik ezagutuko bagenu bezala berriketan hasi gara segituan, haur kasik jaio berriaz (bi dauzka), aitatasunaz, liburuez eta Sakanako bizitzaz. Lehenagorik ezaguna genuen Arretxe, idazleok elkar ezagutzen dugun gisan, han eta hemen topo egin eta lankideen moduan hizketan jardun izanagatik. Baina gutxitan izan da. Ez da idazle plantak eginez ibiltzen den horietakoa, bere buruari garrantzia emanez, berri-paperetan eta sare-sozialetan lardaskan ibiliz eta abar, baizik eta aurkakoa. Jertse polarra darama, galtza bakero zabalak, ileak Jack Nicholsonen erara desorraztuak. Ezagutuko ez bagenu, igeltseroa dela pentsatuko genuke, edo banatzailea, edo mekanikaria akaso. Zerikusirik ez daukana munduko mila bazter ezagutu dituen eta operan kantuan aritzen den idazlearekin, zeinak, bide batez esan dezagun, bi baititu orain arte egindako karrerak, horien artean euskal filologia, non doktorea ere baden.

Mai txikia hartuta bagoaz Jonen Arbizuko etxera, han lasaitasun handiagoz jardun asmoz. Izatez basauriarra da, baina Gasteizen ikasi zuen eta han bizi izan zen luzaroan. Duela 13 urte, ordea, triatloi bat lehiatzeko izan zen Arbizun, eta hantxe eraiki zuen aterpea, Aralarren eta Urbasaren arteko bailara ederrean.

Etxerantz goazela hasi naiz bere azken liburuaz galdezka, duela aste gutxi Erein argitaletxearekin plazaratu duen Sator lokatzak, Touré detektibe sasi-igarlearen azken alea. "Touré sortu nuenean, ordurako baneukan harekin saga bat edo sail bat sortzeko asmoa, eta ia oharkabean, bostgarrenera iritsi naiz", aitortu du. Euskaraz helduentzat dagoen pentalogia bakarra da, baina ez da halako estatistikekin zoratzen den idazlea: "Baten batek esan du Europako lehen ikerlari beltza dela. Harrituta geratu nintzen: lehena? Beno, agian izango da, ez dakit. Hala bada, ba ederki!". Euskaraz literatura beltzaren errege izan zen Xabier Gereñok ere sortu zituen liburu batetik bestera ibiltzeko pertsonaiak, literatura beltzean behin eta berriz egin izan den moduan. Izan zuen Kikili izeneko pertsonaia bat, eta baita Jurgi kapitaina ere, baina ez zuen sekula pentalogiarik osatu.

"Detektibe beltzarena asmatu nuen egin nahi nuelako zerbait ezberdina. Idaztean beti nahi izaten duzu zerbait ekarri besteek ekarri ez dutena, eta ordurako bazeuden ehunka detektibe zuri alkohol zale, eta handik atera nahi nuen. Hortik etorri zen detektibe beltzaren ideia". Chester Himes idazle beltza gustuko duela azpimarratu du Arretxek, eta hark AEBetako literaturari aspaldi eman zizkiola ikerlari beltzak, baina ez dago seguru ideia zinez handik ote datorkion, eta bere bizitzan egin dituen ehunka bidaietatik, non Afrika beltza askotan zeharkatu baituen.

Ez da detektibe beltza bakarrik, ordea, Arretxeren Touré maitagarri hau. Paperik gabeko etorkina da, mila ofiziotan ibili behar izan duena bizimodua ateratzeko, poliziaren jazarpen gogaikarria pairatu duena, eta bere inguruan dauzkana arloteak, jonkiak, putak eta, oro har, bazterreko jendea. "Bazterrekotasun hori erakusteko Euskal Herrian nekez aurkituko duzu Bilboko San Franzisko baino auzo egokiagorik", dio. Auzoaren izena hartu eta hura erabili zezakeen Arretxek, beste idazleek egiten duten moduan, aipatzen duten hura gutxi gorabehera ezagututa, edo Internet bidez informazioa lortuta. Arretxek, ordea, beste modus operandi bati jarraitu izan dio idazten hasi zenez geroztik: kontatzen dituen toki horietan bizitzea, haien gutxi gorabeherako irudia bainoago, hango esentzia transmititzeko. "Touréren istorioak kontatzen hasi nintzenez geroztik, beti egin izan ditut egonaldi luzeak San Franziskon, hano elkarteek lagunduta, eta lagun bati esker, hark etxea utzi zidalako: kasik hango auzotar bat gehiago bilakatu naiz azkenean". Arretxe, izan ere, idazle kamaleoia da, eta edozein taberna zokotan (edo beste edonon) esertzen da, hango joan-etorriak zelatatu eta bere koadernotxoan apuntatzeko: hala gizendu du bere obra ezin oparoagoa.

Etxera ailegatu eta ikusi dugun lehen gauza ate ondoan dagoen Arretxeren triatloi bizikleta da, Vitus markako aluminiozko bizikleta zaharra, Campagnoko osagaiez hornitua. Delta modeloko galgak dituela esan diot, bere garaian Miguel Indurainek erabili zituen horiexek: "Badira urte batzuk denek iseka egiten didatela, oso bizikleta zaharra delako, baina niretzat oraindik oso ongi dabil".

Sukaldean eseri eta Viet Namgo kafea eskaini dit, bere azken liburuaz berriketan segi aurretik. Tchaikovskyren Eugene Onegin opera jarri du, Gremin printzearen aria zehazki, haren gustuko operaren bat jar dezan eskatu diodanean, kantari baxuentzako opera zoragarria. Une batez isilik iraun dugu hura entzunaz: "Ikusi duzu nola kantatzen duen bularrarekin? Tenoreek buruarekin kantatzen dute". Ez dut azalpena oso ongi ulertu, baina ez naiz galdetzen ausartu.

Azken nobelaren hasieran azaltzen den liburutegiaz hasi gara gero, San Franziskon bertan dagoena, eta Arretxek oso ongi ezagutzen duena, han aritzen baita tarteka idazten Bilboko egonaldiak egiten dituenean. "Liburu hasieran aipatzen da arlote bat, liburutegira sartzen dena gauez egin ahal izan ez duen kuluxka egitera: ba huraxe egunero ikusten nuen. Beste pertsonaietako bat, flamenkoa kantatuz txaloka hasten den hura ere, liburutegiko bezeroetakoa zen: azkenean, han egon eta begiak zabaldu hutsez, milaka istorio eta pertsonaia atera ditzakezu". Bada beste bat, ISISarekin harremana daukan pertsonaia bat, gaurkotasun handikoa, Arretxek abilidadez sartzen duena azken nobelaren traman: "Hura ere ikusi nuen, ez dakit oso ongi zertan zebilen, baina beti artzen zen errezeloz atzera begira, ordenagailuan ikusten ari zena legez kontrakoa balitz bezala".

Esan daiteke San Franziskoko komunitatea ezagutzeak bizitza aldatu diola Arretxeri, liburuez gain, bigarren aberri txiki bat ere eskaini diolako, egotearen egoteaz sortu zaiona, eta harro aldarrikatzen duena. "Liburuak argitaratzea parte bat da, baina gero joaten naiz hara eta aurkezpenean bertan aretoa lepo betetzen da, jendeak liburuak eramaten ditu, eta gero oharrak egiten dizkidate, hau edo beste hori zuzen idatzi ez dudala esateko. Beti izaten dira txikikeriak lotura daukatenak nik fikzioa eraikitzeko hartzen dudan askatasunarekin, badakizu, idazleak errealitatea bere gustura moldatzen duelako. Irakurleek, ordea, seriotan hartzen dute, eta hura esatera etortzen dira".

Mai txikia Altsasuko haur-eskolara eraman behar du Arretxek, eta hirurak autoan sartu gara. Nabari da jada 13 urte direla Sakanan bizi dela, kaletik agurtzen dute denek eta kalexkak ondo ezagutzen ditu. Bidean azken nobelan ageri den eta orain arte aipatu ez dugun gentrifikazioaz mintzatu gara, urterik urtera nabarmen handitzen ari dena San Franzisko auzoan Arretxeren irudiko, eta baita ere mintzatu gara idazlearen bizitzaz, eta Arretxek alde horretatik izan duen abilidadeaz, lehen ez dugulako esan, baina idazle profesionala baita, nahiz eta gehiago lotzen duen "zoriarekin", merituarekin baino. "Lehen liburuak, Tubabu-k, harrera ona izan zuen, artean nik nire burua idazle sentitzen ez nuela, beharbada Euskal Herria oso herri bidaia zalea delako. Urteak neramatzan bidaiatzen, oso gazterik hasi bainintzen, 18 urterekin, eta halako esperientzia eta anekdota mordoa neukan, ze haiek paperean agertzea erabaki bainuen". Hala hasi zen dena, ia istripuz, edo kasualitatez, baina harez geroztik ibilbide ikaragarri oparoa izan du Arretxek, eta dagoeneko 22 liburu eman ditu plazara. "Urtero liburu bat plazaratzeko ohitura hartu dut, dagoeneko tamaina hartua diot lanari; argitaratzen ditut liburu ez oso luzeak, egitura aldetik menperagarriak", dio. Ez da idazle arrunta. Idazleek, gehienetan, hutsuneak, blokeoak, orri zuriarekin ezin ikusiak, paniko aldiak eta uzkur aroak izaten dituzte. Mutu geratzen dira. Ez da Arretxeren kasua: "Liburu bat amaitu orduko asteak ematen ditut ezer egin gabe, orri bakarra idatzi gabe, baina jartzen naizenean disziplina handia daukat, kasik egunero egiten dut". Gutxik esan dezakete hori.

Etxera bueltan txorizo muturrak eta arrautzak jarri ditu zartaginean, hamaiketakorako, eta berriz hasi gara berriketan. Bere emazte eta itzultzailea etorri da, Cristina Fernandez, Atikilt seme nagusiarekin.

Denak mahaian jarri, eta etxeko idazlearen gaztelaniazko bertsioez mintzatu gara. "Nire liburuak itzultzen hasi nintzenean jabetu nintzen ongi itzultzea zinez zein zaila den, orduan besteen esku utzi nuen, baina ez dut sekula Cristina bezalako itzultzaile egokirik aurkitu: liburuak hobetzen ditu!". Konplizitatea, elkarrenganako ezagutza daukate, horrek laguntzen die. "Itzultzen hasi aurretik mila bider hitz egiten dugu liburuez, eta itzultzeko orduan izugarri laguntzen du horrek", esan du Arretxek.

Azken nobela honetako berrikuntzarik handiena Touréren izatearen garapena da, orain arte anti-heroi positiboa izan dena, pittin bat lizuntzen eta usteltzen hasi baita."Orain arte Touré ona izan da, baina azken honetan zertxobait harago eraman nahi nuen, eta poliziaren salatari bilakatu dut, baita hiltzaile ere". Patricia Highsmithen Ripley mitikoa bezala, moraltasunaren bidea utzi, eta krimenaren lorratzean sartuko da, baina ez da, horregatik, irakurleentzat antipatikoa bilakatuko: "Joko hori interesgarria da, ez da lehen zen bezain ona, baina irakurleak bere motibazioak ulertuko ditu, poliziaren xantaiaren erruz hasten baita lehen egiten ez zuen hori egiten, egoera muturreko batean".

Oharkabean gai batetik bestera saltoka hasi gara, Atikilt txikia ere sartu dugu elkarrizketan eta, konturatu gabe, literaturaren terrenoa utzi eta bizitzarenean sartu gara. Gutxika nire presentzia izatez arrotza geroz eta etxekoagoa dela pentsatu dut eta, ni ere, pittin bat kamaleoi sentitu naiz Arretxe-Fernandez familiaren etxeko sukaldean. Beti ikasten da zerbait.

Oinez egiten da bidea (edo bizikletaz)

Literaturaren zurrunbilo ofizialetik edo hegemonikotik at bizi izan da beti Arretxe, akaso orain lehen baino gehiago. Ez da idazleek eta kritikariek harro-harro eginda aipatzen duten idazlea, ez da besteak liluratzeko eta estatus hobea biltzeko aldarrikatzen den izena. Baina idazten hasi zenez geroztik, loria alferrikako eta faltsu samarreko hori guztia baino garrantzitsuagoa den zerbait lortu zuen: irakurleen faborea. Arretxe idazle efektiboa da, erritmo bizikoa, irakurlea batetik bestera abilidadez eramaten duena, trantsizioetan eta deskribapen mantsoetan galtzen ez dena. Eta irakurleek soiltasun hori eskertu egiten diote, haren liburuak trumilka erosiz. Hasi, bidaia kronikak idazten hasi zen idazten, eta zorabiatzerainoko paisaiak ekarri zituen euskal letren mundu txiki honetara: Txina, Nepal, Mali, Sumatra, Tailandia, Turkia, Algeria, Sahara, Laos, Birmania, Brasil... konta ezinezko bide, pertsonaia, ohitura, gertakari, poz, zailtasun eta misterio ezagutu genuen basauriarraren lumari... eta bizikletari esker. Izan ere, hasiera batean behintzat, bizikletaz bidaiatzen zuen, horrek bidaiari (eta kronikari) ematen zion gertutasun eta benetakotasunarekin, jakina baita bizikletaz dabilenak derrigor ezagutzen duela dabilen herria. Bizikletarekiko pasioa, bidaiatzeko grinaz aparte kirolarekiko pasiotik datorkio, eta ez dezala inork pentsatu erdipurdiko kirolaria denik, bere bizitzako 20 urte eman baititu triatloiak lehiatzen, haien artean Iron-man ezaguna, zeina, izenak salatzen duenez, burdinazko gizon-emakumeek soilik lehiatzen baituten.

Touré detektibearen pentalogia

19 kamera. Erein, 2012.

612 euro. Erein, 2013.

Hutsaren itzalak. Erein, 2014.

Estolda jolasak. Eren, 2015.

Sator lokatzak. Erein, 2016.

Iritzia eman

Prev Next
«Agertu behar ziren belaunaldi hartan erresistentzian aritu zirenen izen-abizenak»

2017/05/12

«Agertu behar ziren belaunaldi hartan erresistentzian aritu zirenen izen-abizenak»

Nobela sarituak Letamendi-Urresti familiaren istorioa kontatu arren, liburua irakurtzean irakurle asko norbere familiarekin gogoratu izana oso polita izan dela azpimarratu zuen Kirmen Uribek Audience talde gernikarraren doinuek ezin hobeto girotu zuten Elkarrekin esnatzeko ordua liburuko pasarteen irakurketa. Idazle sarituaren baimenarekin, beste behin ere irakurleak izan ziren...

U.Alberdi: «Txikitatik gauzak kontatu ditut, hori da nire bizitzeko eta egoteko modua»

2017/04/25

U.Alberdi: «Txikitatik gauzak kontatu ditut, hori da nire bizitzeko eta egoteko modua»

Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) Euskadi Saria jaso zuen joan den urtean Haur eta Gazte literatura arloan Maite Gurrutxagarekin elkarlanean egindako Besarkada album ilustratuarekin. Haurrentzako hainbat liburu idatzi ditu, eta narratiban hiru liburu argitaratu ondoren (eleberri bat eta bi ipuin liburu), bere bigarren nobela idazten ari...

X. Olarra: «ULISES irakurtzeko zer bilatu jakin behar da, eta pazientzia dezente izan»

2017/04/18

X. Olarra: «ULISES irakurtzeko zer bilatu jakin behar da, eta pazientzia dezente izan»

Xabier Olarrak (Tolosa, 1953) Itzulpengintzako Euskadi Saria jaso zuen joan den urtean James Joyce idazle irlandarraren Ulises liburuaren itzulpenarengatik. 1988an Igela argitaletxea sortu zuen beste bi tolosarrekin batera, Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin, eta urte hauetan guztietan 115 liburu itzuli dituzte, guztiak denbora librean...

A.Etxeberria: «NOMADA idaztea erronka berezia izan da, 9 urtez luzatu baita»

2017/04/11

A.Etxeberria: «NOMADA idaztea erronka berezia izan da, 9 urtez luzatu baita»

Aitziber Etxeberriak (Zarautz, 1973) joan den urteko azaroan argitaratu zuen bere hirugarren eleberria, Nomada. Tango urdina eta 31 baioneta liburuen argitalpena eta gero, Vietnam, Sobiet Batasuna eta Euskal Herria uztartzen dituen intriga nobela idatzi du.   Ia hamarkada bete egin du Nomadak labean... Nomada idaztea erronka berezia izan da:...

Juan Luis Zabalak narrazio bilduma berria ondu du

2017/04/10

Juan Luis Zabalak narrazio bilduma berria ondu du

Hogeita hiru kontakizun bildu ditu Ospa lanean Susa argitaletxeak apirilaren 20rako iragarri du Juan Luis Zabalaren liburu berriaren aurkezpena. Ospa titulupean kaleratu du azkoitiarrak narrazio-bilduma berria. Hogeita hiru kontakizun bildu ditu bertan, eta horiek guztiak lotzen dituen gai bakar bat ez dagoen arren, ezinegonak iheserako gogoa...

Martxel Mariskalek bere estreinako olerki-bilduma plazaratu du

2017/04/04

Martxel Mariskalek bere estreinako olerki-bilduma plazaratu du

Itsasoa eta oinazea dira hondarribitarraren poemetako gai nagusiak Susa argitaletxeak apirilaren 6rako iragarri du Martxel Mariskalen lehenengo poesia-liburuaren aurkezpena. Azken zakatzak titulupean kaleratu duen bilduman, itsasoa eta oinazeari buruz idatzi du hondarribitarrak, beste gai askoren artean: bizi baldintza zailen aurreko ahaleginak eta nekeak, edertasunaren aurreko atsegina...

Beatriz Chivitek olerki-bilduma berria ondu du

2017/04/03

Beatriz Chivitek olerki-bilduma berria ondu du

Egileak Pekinen emandako ikasturtean ondutago poemategia da Pamiela etxeak apirilaren 5erako iragarri du Beatriz Chiviteren Pekineko kea poesia-liburuaren aurkezpena: Jose Angel Irigaray alboan duela aurkeztuko du iruñearrak bere olerki bilduma berria goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Makina bat sari irabazitako da Chivite; horien artean, 2014ko Ernestina...

Jon Arretxe, idazle kamaleoia

2017/04/03

Jon Arretxe, idazle kamaleoia

Lander Garro Euskal literaturaren herrena edo zulo beltza da generoko literatura. Argi eta garbi esan daiteke euskal idazleek askogatik hobesten dutela literatura errealista, modu batean dramatikoa, beste inolako adjektiborik onartzen ez duena. Ez umorezkoa, ez poliziakoa, ez fantastikoa, ez zientzia fikziozkoa: euskal idazleek ez dute generoak...

Alaine Agirrek bere lehenengo poema-liburua kaleratu du

2017/03/31

Alaine Agirrek bere lehenengo poema-liburua kaleratu du

Ospitale psikiatriko bateko egonaldia ekarri du olerki hauetara Erein argitaletxeak apirilaren 6rako iragarri du Alaine Agirreren Txoriak etortzen ez diren lekua liburuaren aurkezpena. Bermeotarraren lehenengo poema-bilduma da, eta ospitale psikiatriko bateko egonaldia landu du bertan. Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da aurkezpena eguerdiko 12:00etan. Helduei zuzenduriko literaturan...

Munduko Poesia Kaiera berriak aurkeztuko dituzte hilaren 30ean Donostian

2017/03/27

Munduko Poesia Kaiera berriak aurkeztuko dituzte hilaren 30ean Donostian

Adrienne Richen, Alfonsina Storniren eta Dylan Thomasen antologiak dakartza udaberriak Susa argitaletxeak martxoaren 30erako iragarri du Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia berriren aurkezpena. Adrienne Richen, Alfonsina Storniren eta Dylan Thomasen antologiak euskaratu dituzte Maialen Berasategik, Uxue Alberdik eta Iker Alvarezek. Kaiera berrien aurkezpena Donostiako Udal...

Iñaki Irasizabalek nobela berria aurkeztuko du hilaren 31n

2017/03/27

Iñaki Irasizabalek nobela berria aurkeztuko du hilaren 31n

Bere ohiko eleberri beltza alde batera utzi du oraingo honetan Elkar argitaletxeak martxoaren 31rako iragarri du Iñaki Irasizabalen Politika zikina eleberriaren aurkezpena. Durangarraren hamabigarren nobela da honakoa, eta bere ibilbidearen ezaugarri naugusia den genero beltza alde batera utzi du eleberri honetan. Xabier Mendiguren editorea lagun duela...

Gaztetxoentzako lan berria kaleratu du Felipe Juaristik

2017/03/27

Gaztetxoentzako lan berria kaleratu du Felipe Juaristik

Martxoaren 29an aurkeztuko du Donostian Gaztetxoei zuzendutako eleberria idatzi eta Erein etxearen eskutik kaleratu du Felipe Juaristik: Iraganik gabe. Donostiako argitaletxeak jakinarazi duenez, martxoaren 29an aurkeztekotan da 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.  Iraganik gabe Gizon bat azaldu da bazterreko auzo batean. Inork ez daki nondik datorren, ezta nor...

Ana Malagonek ipuin-bilduma berria kaleratu du

2017/03/23

Ana Malagonek ipuin-bilduma berria kaleratu du

Martxoaren 24an aurkeztuko du Donostian Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu du Ana Malagonek bere bigarren ipuin-bilduma, Gelditu zaitezte gurekin. Martxoaren 24an aurkeztekotan da, 11:00etan Donostiako Elkar aretoan, Xabier Mendiguren editorea lagun duela. Gelditu zaitezte gurekin Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak: gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari...

Kirmen Uribe eta Pello Lizarralde,  2016ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

2017/03/22

Kirmen Uribe eta Pello Lizarralde, 2016ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek Elkarrekin esnatzeko ordua eta Elur bustia eleberrien artean hautatu behar dute sariduna 2016. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak amaitu berri du bigarren bozketa txanda, otsailaren 16an martxan jarri eta martxoaren 16ra arte zabalik eduki duena. Miren Gorrotxategiren 33 ezkil, Xabier Mendigurenen Alsina,...

Juanjo Olasagarrek nobela berria aurkeztuko du hilaren 23an

2017/03/17

Juanjo Olasagarrek nobela berria aurkeztuko du hilaren 23an

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatu du bere hirugarren eleberrian Susa argitaletxeak martxoaren 23rako iragarri du Juanjo Olasagarren nobela berriaren aurkezpena. Poz aldrebesa titulupean kaleratu du Arbizun jaio eta egun Bilbon bizi den idazleak bere hirugarren eleberria. Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da goizeko 11:00etan, eta...

Emozioen bidaia

2017/03/14

Emozioen bidaia

Hika antzerki taldearen Koadernoa zuri antzezlana Euskal Herriko antzokietan dabil eta laster berrogei emanaldi inguru egingo dituzte. Amaren heriotza eta gero, orainari eta iraganari aurre egin beharko dioten bi alaben istorioa kontatzen da obran. Maitane Legarreta Eszenatokia ilun dago, aurrealdeko ezker ertzean ama ageri da, goitik behera...

2017/03/13

Ertzetan jartzen du erdigunea

Irati Elorrietak Jon Gerediagaren Argia, lurra, zuhaitza, zerua poesia-liburua gomendatu digu Batzuek pentsatuko dute poesia irakurtzeko tarte berezia hartu behar dela. Poemari irakurlearen barruan arnasa hartzen utziko dion tartea. Batzuek pentsatuko dute, nolabait, tratu esklusiboagoa eskatzen duela poesiaren irakurketak. Eguneroko presa eta hutsalkerietatik at egin behar...

Gorrotxategi, Mendiguren, Basterretxea, Uribe, Lizarralde eta Zabala 2016ko sarira bidean

2017/03/10

Gorrotxategi, Mendiguren, Basterretxea, Uribe, Lizarralde eta Zabala 2016ko sarira bidean

Akademiakideek martxoaren 16ra arte izango dute saria hautatzeko bigarren botoa emateko aukera 2016. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko 111 Akademiak amaitu berri du bere lehenengo bozketa txanda, urtarrilaren hasieran martxan jarri eta otsailaren 16ra arte zabalik eduki duena. Lehenengo bozketa txanda horretan botorik gehien...

Mari Luz Estebanek Lisipe bildumako bigarren saiakera ondu du

2017/03/09

Mari Luz Estebanek Lisipe bildumako bigarren saiakera ondu du

Martxoaren 6an aurkeztuko du Donostian Lisipe bildumako bigarren liburua kaleratu berri du Susa argitaletxeak: Mari Luz Estebanek idatzitako Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Politika berrasmatzen ari gara? Galdera horrekin irekitzen du elkarrizketa Estebanek. Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili...

Arantxa Iturbek lan berria aurkeztuko du martxoaren 9an Donostian

2017/03/07

Arantxa Iturbek lan berria aurkeztuko du martxoaren 9an Donostian

Hika teatroa taldearentzat idatzitako Koadernoa zuri obra eleberri bihurtu du  Elkar etxeak martxoaren 9rako iragarri du Arantxa Iturberen Koadernoa zuri liburuaren aurkezpena. Iturbek eleberri bihurtu du Agurtzane Intxaurragarekin batera Hika teatroarentzat idatzi zuen lana. Aurkezpena Donostiako Elkar aretoan izango da goizeko 11:00etan, eta Iturbek Xabier Mendiguren editorea...

Joxe Azurmendik saiakera berria aurkeztuko du hilaren 28an

2017/02/23

Joxe Azurmendik saiakera berria aurkeztuko du hilaren 28an

Biharamunerako liburuaren inguruko solasaldia antolatu dute Martin Ugalde Foroan Elkar etxeak iragarri duenez, Joxe Azurmendik otsailaren 28an aurkeztuko du Donostian Hizkuntza, Nazioa, Estatua saiakera berria. Goizeko 11:00etan izango da aurkezpen ekitaldia Donostiako Elkar aretoan, eta Zegamako idazleak Xabier Mendiguren izango du lagun. Biharamunerako, berriz, saiakeraren inguruko solasaldia antolatu...

Kattalin Minerrek bere lehenengo nobela aurkeztuko du hilaren 16an

2017/02/09

Kattalin Minerrek bere lehenengo nobela aurkeztuko du hilaren 16an

Nola heldu naiz ni honaino eleberriak 2015eko Igartza Saria eman zion; Beasainen jasoko du saria biharamunean Elkar argitaletxeak otsailaren 16rako iragarri du Kattalin Minerren estreinako eleberriaren aurkezpena. Nola heldu naiz ni honaino titulupean kaleratu du hernaniarrak 2015eko Igartza Saria eman zion lana. Aurkezpena Donostiako Elkar aretoan...

Arantxa Iturberen eta Joxe Azurmendiren lanak Elkarreko nobedadeen artean

2017/02/08

Arantxa Iturberen eta Joxe Azurmendiren lanak Elkarreko nobedadeen artean

Kattalin Minerren estreinako nobela eta Ana Malagonen bigarren ipuin bilduma ere badakartza Donostiako argitaletxeak Udaberrian kaleratuko dituen liburuen berri eman du Elkar argitaletxeak. Horien artean dira Arantxa Iturberen Koadernoa zuri nobela, Joxe Azurmendiren Hizkuntza, Nazioa, Estatua saiakera, Ana Malagonen bigarren ipuin bilduma, Gelditu zaitezte gurekin, edota...

Gartxot Unsainek ekarriko du Bob Dylan euskarara

2017/02/02

Gartxot Unsainek ekarriko du Bob Dylan euskarara

Itzultzaile donostiarrak irabazi du Jokin Zaitegi saria eta 2017aren amaieran emango du lan saritua argitara Elkar etxeak Gartxot Unsain Letonak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Maialen Berasategik, Iñigo Roquek eta Jon Basagurenek...

Literatura beltza sustatzeko (H)Ilbeltza Beka sortu dute

2017/02/02

Literatura beltza sustatzeko (H)Ilbeltza Beka sortu dute

Ekainaren 23an amaituko da lanak aurkezteko epea Baztango Udalak, (H)Ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, (H)Ilbeltza Beka abian jarri du, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza ere euskaratzeko asmoz. 6.000 euro erabiliko dira beka honetarako, eta lanak ekainaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dira....

Ismael Manterolak saiakera berria aurkeztuko du Bilbon otsailaren lehenarekin

2017/01/27

Ismael Manterolak saiakera berria aurkeztuko du Bilbon otsailaren lehenarekin

Euskal Herriko artea: transmisioaren arrakalak mahai-ingurua antolatu dute aurkezpenerako EDO! argitaletxeak otsailaren 1erako iragarri du Ismael Manterolaren Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean saiakeraren aurkezpena, 19:30ean Bilboko ANTI liburu-dendan. Liburua aurkezteko Euskal Herriko artea: transmisioaren arrakalak izeneko mahai-ingurua antolatu dute: Haizea Barcenilla, Xabier Gantzarain eta...

Amaia Iturbidek poema-bilduma berria kaleratu du

2017/01/26

Amaia Iturbidek poema-bilduma berria kaleratu du

Bere poesian ura elementu nagusia da, eta lan honetan ere halaxe izaten jarraitzen du Erein argitaletxearen eskutik plazaratu du Amaia Iturbidek bere zazpigarren poema liburu berria: Dorrearen eta penduluaren arteko ituna. Izenburua bi sinbolok osatzen dute. Iturbidek azaldu duenez, "dorreak irmotasuna adierazten du bertikaltasunaren (igoeraren) eta...

Gazte literaturako hiru ale berri aurkeztuko ditu Ereinek hilaren 24an

2017/01/18

Gazte literaturako hiru ale berri aurkeztuko ditu Ereinek hilaren 24an

Iñaki Zubeldiaren, Seve Callejaren eta David Duranen lanak eman ditu argitara Donostiako argitaletxeak Erein etxeak gazte literaturako hiru lan berriren aurkezpena iragarri du urtarrilaren 24rako: Iñaki Zubeldiaren Zestoako loroa, Seve Callejaren Kontxako haur galduak eta David Duranek idatzi eta Gerardo Markuletak euskarara ekarritako Nahiago nuke mutila...

Album ilustratuak egiteko Etxepare Sariaren aurtengo deialdia aurkeztu dute

2017/01/17

Album ilustratuak egiteko Etxepare Sariaren aurtengo deialdia aurkeztu dute

Maiatzaren 19ra arte aurkez litezke lanak; album saritua Pamiela etxeak kaleratuko du Haurrentzako albumak sortzeko 2017ko Etxepare Sariaren deialdia zabaldu dute Nafarroako hainbat udaletako euskara zerbitzuek eta beste hainbat mankomunitatek. Haurrei zuzenduriko euskarazko lan ilustratuak aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Maiatzaren 19an amaituko da...

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika saria, Naparra kasuaren inguruko proiektuarekin

2017/01/16

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika saria, Naparra kasuaren inguruko proiektuarekin

Ahal balitz, ikerbidean den gorpuaren aurkikuntza ere kontatu nahi luke Alonso bere lanean Jon Alonso idazle iruindarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, Jose Migel Etxeberria 'Naparra'ren kasua aztertzeko egitasmo batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko...

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago