111 Akademia
Akademiakideen eremua

Pasahitza ahaztu al zaizu?

Arautegia

111 Akademiaren arautegi berezitua

LEHENA.- 111 Akademia Manuel Larramendi Kultur Bazkunak sortua da euskal literaturaren gaineko gogoeta eta hausnarketa egiteko, irakurleei gune edo egitura elkarrekikoa eskainiz, euskal literaturaren irakurketa suspertu eta irakurleak dagokien neurrian eragile bihurtzeko xedez. 111 Akademiak, baina, ez du nortasun juridiko berariazkorik, Larramendi Bazkunaren baitakoa denez. Beraz, Akademikideek arautegi honen arabera mugatzen dute Akademiarekiko eta, ondorioz, Larramendi Bazkunarekiko duten lotura eta erantzukizuna.

BIGARREN.- 111 Akademiko kide izango dira, horren xedeekin bat etorriz eta Larramendi Bazkunari eskaera zuzendu ondoren, horrek izenda ditzan adin nagusikoak, bertako eginkizuna beteko dutelarik bere borondatez besterik erabaki bitartean. Bere gogoz kontra akademikide nortasuna huts-hutsik galduko dute Larramendi Bazkunak izendatuko duen Akademiaren Batzorde Eragilearen erabakiz bere eginkizunak behar bezala bete ez izanagatik aulkia galtzen dutenak.

Akademikide bakoitzak aulki zenbakidun jakin bat beteko du, 111 osatu bitartean, baina aulki bakoitzak titularraren ordezko mahaikideak ere izan ahalko ditu, Batzorde Eragileak hala erabaki dezanean. Aulki guztiak udalerri edo eskualde jakin bati atxikita egongo dira, eta mahaikide batek berea utz dezanean, udalerri edo eskualde bereko ordezkoak -txandan datorrenak- hartuko du.

 

(...)

EGINKIZUNAK

SEIGARREN.- Akademiak, jarduna garatu ahala, bere esku izango du bere eginkizunak zehaztu eta finkatzea, eta horiek guztiak lan-egitarau batean biltzea. Nolanahi ere, sortzez Beterriko Liburua literatur ekimenaz arduratzea badagokio Akademiari, eta ekimen horren barruan besteak beste urtero antolatu ohi den ohorezko aipamena erabakitzeko lan guztiak burutzea.

 

(...)

JARDUNBIDEA

ZORTZIGARREN.- 111 Akademiak ez du ohiko bilerarik egingo, akademiaren eragilea arduratuko baita epaimahaikideekiko harremanaz eta haien arteko lana antolatu eta bideratzeaz.

8.1.- Nolanahi ere, Beterriko Liburua ohorezko aipamen edo saria ezagutzera ematearekin batera, 111 Akademiak biltzarra egingo du sari horren berri eman aurretik.

 

(...)

HAMARGARREN.- Akademiako Batzorde Eragileak proposamen guztiak aztertu, eta horien argitara honela jokatuko du:

10.1- Jasotako proposamenen artetik obra jakin baten aldeko kopurua %30ekoa balitz (eleberria, olerkia, saiakera, antzerkia, ipuina...), Batzorde Eragileak obra horren aldeko proposamena hartuko luke aintzakotzat, haren alde erabakiz Beterriko Liburuaren izendapena.

10.2.- Proposamen kopuru hori iritsiko ez balitz %30era, Batzorde Eragileak proposamen gehien jaso duten lehenengo bost obrak berriz ere akademikideen irizmenpean jarriko lituzke, bigarren bozketa txanda batean. Bigarren txanda horretan %40a gainditzen duen obra izango da Beterriko Liburutzat hautatuko dena. Hala gertatuko ez balitz, hirugarren txanda batek bi bozkatuenen arteko azken lehia bilatuko luke, %50a gainditu beharko lukeelarik irabazleak.

Izan akademiakide

111 Akademiako akademiakide izan nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan:

111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.

akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450